Ikasle bakoitzak duen gaitasunetik abiatuta( berariazkoa), PERTSONA bezala garatzen eta bizikidetzarako GAITASUNAK lortzen laguntzen diegu.
Euskal Curriculumaren oinarrizko konpetentzien bost ardatzak kontuan izaten ditugu:
- Ikasten eta pentsatzen ikasi.
- Elkarrekin bizitzen ikasi.
- Norbera izaten ikasi.
- Egiten eta ekiten ikasi.
- Komunikatzen ikasi.
Ikasleek oinarrizko zein espezifikoak diren konpetentziak lantzeko bizitzako egoerak landu, ulertu eta bizi behar dituzte, ondoren, horri irtenbide bat ateratzeko. Ikasleei planteatuko zaien egoerak beraien testuinguruaren ingurukoak izango dira. Errealitate hurbileko egoera errazago ulertu eta ondoren bizitzan praktikan jartzeko aukera gehiago izango dituztelako.
Gehiago jakiteko klikatu hemen