Askatasunean imajinatu, sortu eta sentitu. Askatasunean eraldatu, amestu eta konektatu. Bizipen errealak, ikaskuntza errealak.
DENAK DU BERE GARRANTZIA!
Pausoz pauso, beharrak azterturik, hezkuntza etapa guztietan ari gara azpiegiturak berritzen. Oraingo honetan Bigarrengo Hezkuntzaren txanda izan da. Oporraldia aprobetxatuz, DBH-ko ikasleen komunak berritu dira. Normalean, gusturik gabe egindako leku hotzak izaten dira espazio hauek. Gure ustez, ordea, espazio guztiek dute garrantzia: ikas eremu guztietan gustura egoteak ikasle eta irakasleen lan giroa hobetzen du eta, beraz, ikas prozesua eta eraginkortasuna ere hobetu egiten da.
Artea eta edertasunaren adierazpen guneak leku guztietan daudela pentsatzen dugu eta talentuen garapenera sustatzeko gunea izanik Zumaiena, askoek garrantzirik ematen ez dioten leku hauek ere balorean jartzea dugu helburu.

Euskara gurea da, lehen, orain eta beti. Euskara gurea da, eskola-egunetan eta oporretan. Bagoaz merezitako atsedenaldia hartzera, baina euskara gurekin eramango dugu beti, bihotzean, ahoan eta belarrian. Euskaraldiaren oihartzuna gure eztarrietan entzungo da, goazen lekura goazela. Euskarak izana ematen digulako, eta guk, berriz, euskarari izena eta hegalak ematen dizkiogulako. Gora oporrak!

Jolasaz hitz egiten da maiz, ikaskuntza formalaren baitan atsedena hartzeko momentu bezala. Baina umeentzat, jolasa da ikaskuntzarik formalena, seriotasun handiz hartu beharrekoa. Jolasa, berez, haurrek egin behar duten lana da.
