“Hazi, Bizi, Hezi Bizipen tailerra” berritzapen proiektu bat da bertan 2, 3, 4 eta 5 urteko seme-alaben edo ikasleen familiek eta irakasleek elkartzeko une bat izango dute. Asmo edo helburu nagusienetakoa, Eskola eta Familia arteko komunikazioa aberastea, hurbiltzea eta afektuzko loturak sendotzea da. Gaur egun, gizarteak hezkuntzari eskatzen dizkion hainbat erronka, guztion artean eta konplizitate batez aurre egin ahal izateko. Horrez gain, prebentzio eremuan lan egitea, eskaera psikosozialari erantzutea eta aldi berean aprendizaia estilo anitzen artean hezkuntza erantzuna bermatzea.
Proiektu hau prozesu sistemiko batean oinarrituko da, hots, Haur Hezkuntzako ikasleen guraso eta irakasle arteko harremanetan.
Hezitzaile bakoitzak bere hazkunde prozesutik , bizipenetatik eta jaso izan duen heziketagatik, Hezitzea zer den eta bere seme-alabengan edo ikasleengan heziketa aprendizaia estilo anitzak dituen eraginen jabetza izango duen aukera da.
Norberak ikasle edo seme alaben adineko gurasoekin eta ikasleekin ikasle edo seme alaben hazkunde prozesua, garapen ebolutiboa eta ikasketa prozesuaren bizipenen berri eta konpartitzeko aukera izango du.
Elkargunea Tailerra izango da, tailer horretan partaide bakoitzak hobetzeko, bermoldatzeko, ikertzeko, hausnarketa egiteko, konpartitzeko, diseinatzeko, oroitzeko…hezkuntza integralari buruzko tresnak aurkituko ditu, errespetuzko giro eta eremu inklusibo batean .
Tailer honen edukiak esku-hartze teoriko-praktikoan oinarrituko dira. Nortasun eta Hazkunde ,Giza eta Adintasun garapenean haurren adin bakoitzera zehaztuko dira.
Eskuhartzea, bai heldu tailer espezifikoan , baita gela arruntean ere bururatuko da.