Ikastetxeko gela guztiak, abiadura azkarreko kablezko konexio bikoitzaz eta ordenagailu propioz hornituak ditugu. Bestalde, lehen hezkuntzako 5. mailatik gorako gela guztiek beren arbel digitala dute. Guzti honekin, gaur egungo beharretarako egokitzen diren instalazioak ditugularik.
Eskola 2.0 programa, aurrerapauso handi bat izan zen Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia berriak hezkuntzako eremuan sartzerakoan. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, programa honekin hasiera batetik bat egiteak Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako gelen digitalizazio osoa suposatu zuen. Horrela, Hezkuntza Sailak eta Maria eta Jose Ikastetxeak berak egindako ahaleginari esker, aipaturiko gela horiez gain, DBH3 eta DBH4-ko gelak erabat digitalizatuak izatea lortu dugu.
Guzti hau ohiko ikasgelak ikasgela digital bilakatzeko helburuarekin eta eten digitala murriztuz Ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzeko egin da. Aipatutako helburuak lortzeko asmoarekin, gure ikasleek, proiektuak egiterakoan, arlo desberdinetako lanak gauzatzerakoan,… hainbat programa desberdin erabiltzen dituzte, ala nola: OpenOffice Writer eta Word-a adibidez, lan monografikoak egiteko, OpenOffice Impress eta Power Point-a irudien bidezko aurkezpenak egiteko, Audacity grabaketak egiteko, Dropbox biltegia, fitxategiak gorde eta Blogerako link-ak eratzeko… eta hauez gain gelako Bloga ere badute egiten diren lanak editatzeko.