Aurten ere EUSKAL MITOLOGIAKO PERTSONAIEN BISITA izango dugu ZUMAIENA IKASTOLAKO BASO MAGIKOAN. Aurreko urteetako arrakasta ikusirik, 2 EGUNEZ izango ditugu gurekin. Zumaienako GURASO ELKARTEAK eta BATXILERGOKO ikasleek lagunduko diete bisita zoragarri hori aurrera eramaten. Olentzero, Mari Domingi, Gomezago edota Sorginak istorio berriekin etorriko zaizkigu aurtengoan, eta entzuteko aukera paregabea izango dute bertaratzen diren guztiek.

Bisitak abenduaren 20an eta 21ean izango dira, arratsaldeko 17:30etik 20:30era, eta 30 minutu inguruko iraupena izango dute. Bisita hauek taldetan antolatuko dira, eta ordutegia aurrez erreserbatu beharko da.

Ehundaka pertsona pasatzen diren ekintza izanik eta 2 egunez etorriko direla kontuan harturik, egun desberdinak antolatu dira sarrerak saltzeko.

Abenduaren 15ean, astelehena, ikastolako familiek izango dute sarrerak erosteko aukera: abenduaren 16tik aurrera (asteartea), berriz, nahi duen orok izango du sarrerak erosteko aukera. Esan bezala, ekintza irekia da, eta Zumaiako zein inguruko herrietako bizilagunak daude gonbidatuta.

Aurten, jasotako dirua Xiberoko Ikastoletako gure lagunentzat izango da, egunero euskararen eta euskal kulturaren alde egiten duten lan bikainari bultzada bat emateko.

Sarreren prezioa sinbolikoa da (LH3. mailatik beherako haurrek 2,5€, eta LH4tik gorako haurrek eta helduek 5€).

 

SARRERAK EROSTEA

Ikastolako atarian            09:15 – 13:00 / 14:30 – 16:45

Kopurua              8 sarrera pertsona bakoitzeko

Erreserbak         Ezingo dira sarrerak erreserbatu, ez telefonoz ezta e-mailez ere

Abenduak 15     Ikastolako familientzat bakarrik

Abenduak 16, 17, 18, 19 Edonorentzat (sarrerak agortu bitartean)