Pasa den asteazkenean, azaroak 5, DBH 4ko ikasleak irteera egin zuten Bilbora, Guggenheim Museoa bisitatzera. Bertan, museoaren historia eta erakustaldi finkoa ezagutzeaz gain, Pop-art erakustaldia bisitazeko aukera izan zuten, eta baita Andy Warhol edo Barbara Kurger bezalako artisten lanak ezagutzeko ere. Egun borobila izan zen.