Danimarkako University College South Denmark (UCSYD) delako unibertsitateko 6  irakasle gure lurraldera etorri dira aste honetan. Lehen Hezkuntzako natur zientzietako eta Bigaren Hezkuntzako biologia, kimika, fisika eta geologiako irakasle izango direnak prestatzen dihardute egunero beren herrialdean. Mondragon Unibertsitatearen gidaritzapean, gure inguruko hainbat hezkuntza-proiektu ezagutzeko aukera izaten ari dira.

Atzo gure ikastolan izan ziren, eta 0-18 urte bitarteko eskaintza bateratuan nola egiten dugun lan erakutsi genien. Ikasle eta adin tarte desberdinetako zeharkako proiektuak azaltzeko aukera izan genuen ikasleek eta irakasleek. Konfiantzaren Pedagogian oinarriturik, barru zein kanpo espazioetan metodologia aktiboetan garatzen ditugun proiektu desberdinak azaldu genizkien Baso Magikoan, Ekolaborategian…

Gure proiektua indartzen jarraitzeko sarea eraikitzeko harremanak dira hauek. Bide honetan jarraituko dugu aurrerantzean ere.