Udazken giroan hasi dugu ikasturte berria. Etapa desberdinetako ikasle guztiek beraien ama espazioak ezagutu dituzte, tutoreekin lehen elkarrizketak, lagunekin udan bizitakoak …

Ikasturte hasiera honek lan talde handi baten lana dakar atzetik. Ostiralean azalduriko irakasle taldearen inguruan, idazkaritza, garbiketa, administrazio, sukalde edota jangelako langile talde handia dago, guraso elkarteko kideekin batera. Uda guztian espazioak antolatu edota gaurtik aurrera abian jartzen den sukalde eta jangela zerbitzuaz gain, gaur bertan ikasle guztiek jaso dituzten liburu guztien antolaketan lanean jardun dute azken hauek.

Eskerrik beroenak egindako lan guztiagatik!