Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak ematen dituen sari hauen helburu nagusia da arkitekturaren eta hirigintzaren kalitateari balioa ematea eta gizartea eta kulturan duen eragina eta berrikuntzarekin eta jasangarritasunarekin duen konpromisoa nabarmentzea.
Hainbat kategoriatan banatzen dira sari hauek, eta BARNE ARKITEKTURA ETA LAN IRAGANKORRAK atalean lortu du Zumaiena Ikastolako azken eraberritzeak finalista izatea. NONDIK arkitektura estudioarekin azken hiru urteetan irakasle guztiekin elkarlanean egindako hausnarketa eta lan estuak ikasleen ikas prozesua aberasten duten espazio berritzaile eta zoragarriak sortzera eraman gaitu.
Lehen Hezkuntzako gune berriak zehazteko orduan, ikasleentzako “ikas-opariak” hartu dira oinarritzat. Bolumen horiek ingurune desberdinak sortzen dituzte barnealdean, eta kanpoan, aldiz, pieza anonimoak dira. Eremu itxi horiek bezain garrantzitsuak dira horien arteko zirrikituak, ikasgelatzat erabil daitezkeelako eta zirkulaziorako ere balio dutelako. Hala, sormena eta ikasteko modu berriak sustatzen ditu espazio berritzaile honek.
Ekainaren 19an, Gasteizko Europa Jauregian ospaturiko Gala ekitaldian, erakunde desberdinetako ordezkariak bertan zirela banatu ziren sariak. Gu ere bertan izan ginen Nondik Arkitektura estudioko Alex Gonzalez Pérez arkitektoarekin.
Errekonozimendua jaso duten lan guztiak liburu batean argitaratzeaz gain, Europa Jauregian inauguratuko den erakusketa ibiltarian agertuko dira. Horien artean agertuko da, hain zuzen ere, gurean egindako eraberritzea.
Erronka izugarria izan zen guretzat ere horrelako lan handi batean bitartekaririk gabe sustatzaile bezala jarduteak. Lan guztien antolaketan, barne diseinuan edota zuzentze lanetan lan ikaragarria egin duten Joxe Manuel Aginagalde, Usua Albizu eta Isaak Aranberri izan ziren galara bertaratu zirenak. Eskerrak eman nahi dizkiegu hiru lankide hauei azken 2 urteetan egindako lan ikaragarriagatik.

oplus_1048576

oplus_9437216

oplus_9437184

oplus_1048576