Inauteriak ate joka ditugunez, LHko haur eta familiak elkarrekin bildu gara mozorro tailerra aurrera eramateko. Datorren astean herriko kaleak soinuz, dantzaz eta kolorez apainduko ditugu.

Ainguratu proiektuaren oinarriak ezartzen goaz eta, bide horretan, Magalean elkartearen eta Zumaienaren artean sarea osatzen goaz; izan ere, psikomotrizista berrien formakuntza saioak gurean eskainiko dituzte Magalean elkarteko kideek hemendik aurrera. Oraingo honetan, Ramón Maduit izan da hizlari, haur masajearen inguruan.

EMAKUME BELAUNALDI BERRIEN INDARRA
egungo haurrek, gaurko neskek, ereduak eta ispiluak behar dituzte.... esfortzua eta lana tarteko, nahi dutena izatera iritsi daitezkeela erakutsiko dieten eredu fresko eta biziak. Horixe oparitu digu Aroa harri-jasotzaile gazteak gaurkoan: emakume ala gizon, saiatuz gero ametsa egia bihur daitezkeela.

Literatura klasikoak aukera ematen digu beste garai batzuetara bidaiatzeko eta bizirik dirauten istorioak ezagutzeko. Lehendabizi La casa de Bernarda Alba liburua irakurri genuen, eszena bakoitza irudikatuz, eta ondoren antzokira joan ginen, oholtza gainean antzezlanari ahotsa eta emozioa emanez.

Segurtasun emozionalaren babesean, bizipen esanguratsuak eskaintzen dizkiegu gure haurrei... pausoka pausoka, nork bere erritmoan, aurrea egin dezaten beren bidean.

Zumaienatik irten eta herriko ondare kulturala ezagutzen ibili gara gaur goizean, bazter bitxiak ezagutuz eta haien istorioetan murgilduz.

Eskerrik asko Iñaki zure arte-tailerrako ateak irekitzeagatik. Asko ikasi dugu eta gure artelanetan eredutzat hartuko zaitugu. ARTISTA ZARA!

Pedagogia eta arkitekturaren arteko elkarlana nola sustatzen den hausnartzeko bildu gara kafe tertulian. HH eta LH-ko irakasle eta familiok gaiaren inguruan aritu gara Ahinitze Errasti Nondik arkitekturako kidearekin.
