Nork bere buruari galdera egitea, irtenbideak taldean aurkitzea, zalantzak izatea, porrot egitea, erortzea eta altxatzen jakitea eta… EUREKA! Erantzunak aurkitzea. Zumaienan espazio pribilegiatua sortu dugu, habiak bezalako espazio babestua, eskola-eremuan adin guztietako ikasleei beren kabuz pentsatzen lagunduko diena. Gaur izan da espazio berritzaile honen inaugurazio ekitaldia. Eskerrik asko bidean babesa eta laguntza eskaini diguzuen pertsona eta erakunde guztiei!!

https://youtu.be/84pTv68Qqjs