Sormenak dena bustitzen du, inguratzen gaituen guztia ukitu… sukaldaritza ere sormenari hegalak emateko testuinguru bikaina da, ezbairik gabe. Maria Amundarain gure ikasle ohia ibilbide interesgarria egiten ari da sukaldaritzaren munduan: Basque Culinary Center-en ikasi ondoren Arzak jatetxean dihardu egun lanean, eta ETBko Sukaldarien Liga programaren irabazle izan zen. Sukaldaritzarako bere pasioa Lehen Hezkuntzako gure ikasleekin partekatzera etorri da oraingoan. On egin!