Urriaren 11tik 13ra bitartean, Hangzhou Super Cup 2024a izango da Txinan, International Canoe Federation delakoak (ICF) antolatuta. Oiartzun handiko ekimen honetan Irati Osa gure lankide eta irakasleak hartuko du parte. Urtetako lan eta esfortzu ikaragarriak eraman du Irati Txinara, eta inspirazio iturri ukaezina da gu guztiontzat eta, bereziki, bere ikasleentzat. Eskerrik asko, Irati, lan eta esfortzu handiarekin ametsak egia bihur daitezkeela erakusteagatik!