3 urteko lanketa eta 14 hilabeteko lanen ondoren, gaur hasi dute ikasturtea ikasleek espazio berrietan. Aukera desberdin eta anitzak ematen dituen espazio berritzaileak diseinatu dira, adin bakoitzaren beharrei erantzuteko eta ikas-prozesua aberasteko helburuz. Proiektu desberdinen bidez, ikasleen arlo akademiko eta pertsonala indartuko ditugu, jakinmina eta ekintzailetasuna sustatuz.
Artea, edozein izanda ere estiloa, haurren eskuetan jartzen dugu. Abstrakzioak ere badu lekua 4 urteko haurren buru eta eskuetan.

Belaunaldien arteko topaguneak sortzen... ikasitakoa sakon eta luzaroan geratzeko gako nagusietako bat.

Etapa baten amaiera beti izaten da berezia, beste bat hasi behar baitu. Ospatuko dugu atzekoari amaiera eman eta berria hasteko?
Giocondaren parrea, Notre Dame berriaren xarma, Senaren dotorezia, Eiffel dorrearen sendotasuna, Disneyko fantasia ... ahaztezinak izango ditugu.

Azken asteetan LH 2.mailan Erronketan lanbideen inguruan lanean aritu gara eta gurasoak gonbidatu ditugu euren lanbideez hitz egitera. Atsegin handiz entzun ditugu beraien eguneroko kontuak eta bitxikeriak. Eskerrik asko!
