Hurrengo 4 egunez, gure Baso Magikoko Domoa hostoz eta haziz beterik izango dugu. Kepa Zabalegi eta Eli Alkorta senar-emazteek urtaro batez jasotako 100 hosto eta hazi inguru biltzen dira bertan.
Eskola ordutegian, zuhaitz desberdinen hostoak aztertu eta guk Baso Magikoan eta Zumaian ditugun zuhaitzekin alderatzeko aukera paregabea izango dute ikasle eta irakasleek. Eskola ordutegitik kanpo, berriz, herritarrei irekiko zaie erakusketa maiatzaren 21etik 24ra, 17:00etatik 19:00etara bitartean.
Udaleko hezkuntza eta kulturako ordezkariak ere bertan izan ditugu erakusketaren irekiera ekitaldian.
Erakusketa hau bezalako ekimenak aukera paregabea dira natura hobeto ezagutzeko eta gure tokiko inguruak zaintzen eta maitatzen ikasteko.