Arnasa da bizitzara lotzen gaituen oinarrizko funtzio nagusia: jaiotzeaz batera, haurra bere kabuz arnasteko gai dela ziurtatzen dugu, eta azken arnasak markatzen du ere bizitzaren agurra. Arnasak, halaber, badauka erabilera kontziente baten bidez lasaitzeko, norbere barruarekin kontaktatzeko eta gauzak aztertzeko espazio berri bat eskaintzeko ahalmena.
Artea, edozein izanda ere estiloa, haurren eskuetan jartzen dugu. Abstrakzioak ere badu lekua 4 urteko haurren buru eta eskuetan.

Belaunaldien arteko topaguneak sortzen... ikasitakoa sakon eta luzaroan geratzeko gako nagusietako bat.

Etapa baten amaiera beti izaten da berezia, beste bat hasi behar baitu. Ospatuko dugu atzekoari amaiera eman eta berria hasteko?
Giocondaren parrea, Notre Dame berriaren xarma, Senaren dotorezia, Eiffel dorrearen sendotasuna, Disneyko fantasia ... ahaztezinak izango ditugu.

Azken asteetan LH 2.mailan Erronketan lanbideen inguruan lanean aritu gara eta gurasoak gonbidatu ditugu euren lanbideez hitz egitera. Atsegin handiz entzun ditugu beraien eguneroko kontuak eta bitxikeriak. Eskerrik asko!
