Pasa den astelehenean, 3 urteko gurasoekin esperimentazioaren inguruko familia mintegia antolatu genuen. Formazio honen helburua esperimentazioa familia-nukleora hurbiltzea izan zen, gurasoei, egituratu gabeko materiala etxean, seme-alabekin, erabiltzeko tresnak eskainiz. Bertan, hainbat galderei erantzuna eman genien: zein material aurkeztu ditzakegun, nola eskaini, zein helbururekin… ondoren, gure txikiak gonbidatu eta gure esperimentazio proposamenak martxan ipini genituen!
Benetan, momentu goxo eta ederra bizi izan genuen elkarrekin.