Aurten ere EUSKAL MITOLOGIAKO PERTSONAIEN BISITA izango dugu ZUMAIENAKO BASO MAGIKOAN. Aurreko urteetako arrakasta ikusirik, 2 EGUNEZ izango ditugu gurekin. Zumaienako GURASO ELKARTEAK eta BATXILERGOKO ikasleek lagunduko diete bisita zoragarri hori aurrera eramaten. Olentzero, Maridomingi, Gomezago edota Sorginak istorio berriekin etorriko zaizkigu aurtengoan, eta entzuteko aukera paregabea izango dute bertaratzen diren guztiek.

Bisitak abenduaren 16an eta 17an izango dira, arratsaldeko 17:30etik 20:30era, eta 20 minutu inguruko iraupena izango dute. Bisita hauek taldetan antolatuko dira, eta ordutegia aurrez erreserbatu beharko da.

Ehundaka pertsona pasatzen diren ekintza izanik eta 2 egunez etorriko direla kontuan harturik, egun desberdinak antolatu dira sarrerak saltzeko.

Abenduaren 12an, asteartea, Zumaienako familiek izango dute sarrerak erosteko aukera: abenduaren 13tik aurrera (asteazkena), berriz, nahi duen orok izango du sarrerak erosteko aukera. Esan bezala, ekintza irekia da, eta Zumaiako zein inguruko herrietako bizilagunak daude gonbidatuta.

Sarreren prezioa sinbolikoa da (LH3. mailatik beherako haurrek 2,5€, eta LH4tik gorako haurrek eta helduek 5€).

 

SARRERAK EROSTEA:

  • Ikastetxeko atarian:               09:15 – 13:00 / 14:30 – 16:45
  • Kopurua:                                8 sarrera pertsona bakoitzeko
  • Erreserbak:                            Ezingo dira sarrerak erreserbatu, ez telefonoz ezta e-mailez ere
  • Abenduak 12:                         Ikastetxeko familientzat bakarrik
  • Abenduak 13, 14, 15:             Edonorentzat (sarrerak agortu bitartean)