International Youth Math Challenge matematikako mundu mailako online lehiaketarik handienetako bat da. 2018az geroztik 98 herrialdetako 12.500 ikaslek eta 1.300 irakaslek baino gehiagok parte hartu dute erronka honetan, eta aukera aparta da ikasleek sormena, ezagutza eta trebetasun matematikoak lantzeko.
Azken asteetan zehar hainbat fase gainditu ondoren, Alain Castillo Jiménez gure ikaslea azaroaren 14ko azken probarako sailkatu zen. Aste honetan, sailkapen zerrenda argitaratu dute eta Alain Estatuko onena izan da.
Proiektuan parte hartzen duten matematikako irakasleek proben maila oso altua dela eta Alainek egindako lana ikaragarria izan dela egiaztatu dute.
Zorionik beroenak eman nahi dizkizugu Zumaiena hezkuntza elkartea osatzen dugun guztion partez.
ZORIONAK ALAIN!