Egun paregabea igaro genuen pasa den Maiatzaren 19an. Ederki ospatu genuen Zumaiena eguna! Denetik izan genuen elkarrekin gozatzeko. Hemen, bertan hartutako irudi bildumarekin osatutako bideo luzea. Espero dugu gustoko izatea! Gora Zumaiena!
Euskara gurea da, lehen, orain eta beti. Euskara gurea da, eskola-egunetan eta oporretan. Bagoaz merezitako atsedenaldia hartzera, baina euskara gurekin eramango dugu beti, bihotzean, ahoan eta belarrian. Euskaraldiaren oihartzuna gure eztarrietan entzungo da, goazen lekura goazela. Euskarak izana ematen digulako, eta guk, berriz, euskarari izena eta hegalak ematen dizkiogulako. Gora oporrak!

Jolasaz hitz egiten da maiz, ikaskuntza formalaren baitan atsedena hartzeko momentu bezala. Baina umeentzat, jolasa da ikaskuntzarik formalena, seriotasun handiz hartu beharrekoa. Jolasa, berez, haurrek egin behar duten lana da.

Elkartasunaren garrantzia landu ondoren, azoka solidarioa antolatu dugu
eta bertan bildutako dirua Darahli elkarteari emango diogu Saharako
errefuxiatuei laguntzeko.
Azokan guk egindako pitxiak eta ekarritako liburuak eta jostailuak; etxean
prestatutako bizkotxoak eta tortilllak saldu ditugu.
Giro paregabea izan da eta horregatik, 6. mailako ikasleok eskerrak eman
nahi dizkizuegu, zuetako askoren partaidetza oso baliagarria izan baita.

6. mailako ikasleok nesken eta mutilen arteko berdintasuna sustatzen duen Inspira STEAM proiektuaren saioetan parte hartu dugu.
Inspira STEAM proiektu aitzindaria da, eta gazteen artean zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa sustatzea du helburu, batez ere nesken artean.
Eskerrik asko Noelia, Cristina eta Ana, zuen aholkularitza eta formakuntza zoragarria izan baita.

Buztina, kartoia, horma biluziaren gonbidapena.... abstrakzioak haurren irudimenaren muga guztiak hausten ditu.

Tailerren garapena bezain garrantzitsua da prestaketa.... Badator Picassoren tailerra Haur Hezkuntzako 5 urteko haurrentzat!

Artea, edozein izanda ere estiloa, haurren eskuetan jartzen dugu. Abstrakzioak ere badu lekua 4 urteko haurren buru eta eskuetan.

Belaunaldien arteko topaguneak sortzen... ikasitakoa sakon eta luzaroan geratzeko gako nagusietako bat.
