DBH2ko Manex Narbaiza ikasleak 2. postua lortu zuen, pasa den asteko ostiralean Euskal Herriko Unibertsitateak Zientzia eta Teknologiako Fakultatean urtero antolatzen duen Udaberriko Matematika Lehiaketan. Egun batzuk beranduago, eta aurre prozesu batean parte hartu ondoren, Eduardo Chillida Olinpiada Matematikoaren IXX. edizioan parte hartzeko aukeratuak izan ziren Manex Narbaiza bera eta baita Enaitz Gonzalez Etxabarri ikaslea ere.
Konpetentzia zientifikoa lantzea eta garatzea ezinbestekoa da gizarteari ekarpen esanguratsuak egiteko. Arlo honekin lotutako talentuak zaindu, babestu eta sustatu egin behar ditugu gure ikasleen artean. Benetan goraipatzekoa ikasle hauek erakutsitako talentua eta lanerako grina. Zorionak bioi!