Iraileko goiz-goizeko eguzkia, goizeko freskura, txori-hotsak… plazerretik egiten diren ekintzak hobeto barneratzen dira norberarengan. Izan ere, espazio eta une egokiak zaintzea ezinbestekoa da ikasleen arreta eta errendimendua bermatzeko. Yolanda Arrieta idazlearekin eta gure ikasleen irudimena oinarri hartuta, irakurzaletasun eta idazketa lantzen ari gara aste honetan Zumaienan.