Pasa den maiatzaren 30ean LH 4. mailakoak IIrrisarri Land-eko abentura parkera joan ginen. Bertan, eguraldia lagun, ekintza ugarietan parte hartu eta gozatzeko aukera ezin hobea izan genuen: zaldiak laztandu eta janaria eman, arnes eta kaskoz babestuta, arborismoa egin, tirolinetan “hegan” ibili, uraren jolasak… A zer kilimak urdailean sentitu genituenak!
Bestalde, zentzumenen ibilaldian, oinutsik, zentzumenekin jolasean ibili ginen naturaren testurak eta usainak sentituz.
Primeran pasa genuen !!!