Egun hauetan, haur eta gazte literaturaren XXIII. nazioarteko topaketaz (@salondolibropontevedra ) gozatzen ari dira Pontevedran: aurten, Euskal Herria da herri/kultura gonbidatua. Gure lurraldeko zenbait idazle, sortzaile eta hezitzaile gonbidatu dituzte topaketa horietan parte hartzeko, eta horien artean, guk ere jaso dugu gonbidapena. Zumaienatik 3 kide joan ginen gure ikastetxeko ordezkari gisa, eta gure hezkuntza proiektua aurkezteko aukera izan genuen. Topaketako inaugurazio ekitaldian euskara eta euskal musika eta dantza entzuteko aukera ere izan ziren Pazo da Cultura delako auditoriumean.
Pontevedrako bizitza eta kultura ekintzak ezagutzeko aukera izan genuen, eta Miguel A. Fernández Lores Pontevedrako alkateak ere ongi etorri beroa egin zigun.
Hezkuntza munduko erakundeekin hitz egin eta harremanak sustatzeko balio izan digu esperientzia honek, eta aurrerantzean ere, ilusioz jarraituko dugu gure hezkuntza proiektua aberasten.