Hurrengo ikasturtean ere, jangelako zerbitzua eskaintzen duen enpresa mantentzen dugu, AUZO LAGUN izango da zerbitzua ematearen enpresa arduraduna. Ikasturte hau enpresa honekin izan den lehen urtea izan da, elikadurarekin duten konpromisoa eta eskaintzen dituzten zerbitzuak ikusirik beraiekin jarraitzea erabaki da.
Funtzionamendurako baldintzak aurtengoaren berdinak izango dira. Bazkari txartelak erosteko ordua goizeko 09:00-14:45 bitartean erosi beharko da Ikastetxeko atarian. Hau da, ikasle batek asteazkenean jangelan geratu behar baldin badu, gutxienez aurreko eguneko (asteartea) goizean eta adieraziriko ordutegian, ataritik pasa beharko du txartela erostera. Menu berezia duten ikasleek, 2 egun lehenago eskatu beharko dute.
2013/2014 ikasturtean ere, dagozkien egunetatik 2 bazkari deskontatuko dira ordaintzen den kuotan, irteerak direla eta.
Bazkariaren zenbatekoak horrela geratzen dira:
Jangela Modalitatea | L.H. |
---|---|
EGUN FINKOAK (egunero) |
5,75€ |
EGUN FINKO ASKEAK | 5,85€ |
EGUNEKO TXARTELA | 6,50€ |
Ikasturte guztian eta egunero geratzen diren ikasleen hilabeteko kuota 99,50€-koa izango da, aurtengo ikasturtean bezala. Jakin dakizuenez, geratutako egunen arabera ateratzen da hileroko zenbatekoa eta beraz, ikasle bakoitzari apuntatzen den hilabetean egokituko zaio kuotaren zenbatekoa.
Umea gaixo balego edo beste arrazoiren bat izanez gero, ez badu bertan bazkaltzen, egun horien zenbatekoa bueltatuko zaizue, 3.egunetik aurrera, baina hori bai, ikastetxeko atarian arduradunari honen berri eman beharko diozue.
Zuen seme/alabak jangelako zerbitzua erabili behar badute, formulario honen bidez izena eman dezakezu.
[contact-form-7 id=”168″ title=”jangela”]