Hitzaldia Zumaiena-k antolatzen du Zumaiako udalaren laguntzaz.

Hezkuntzan toki berezia eduki beharko luke esperimentazioak. Izan ere, esperimentazioa da pertsonak garatzeko dagoen bide nagusietako bat. Esperimentatzea norberak gertuko testuinguruarekin elkarrekintzan aritzeko prozesua da: prozesu horretan, haurrak bere buruarekiko, inguruarekiko eta esperimentatzen ari den materialarekiko informazioa eskuratzen du. Esperimentazio-prozesua esanguratsua izateko, espazioak berebiziko garrantzia du, eta NATURA da ezaugarri hauek bermatzen dituen espaziorik egokiena: gorputzarekin esperimentatuz, naturarekin aritzean haurraren konexio neuronalak ugaritu egiten dira, eta testuinguru pribilegiatua eskaintzen du emozioak autoerregulatzen laguntzeko. Natura ikaskuntza-prozesurako estimulu paregabea da.

Larraitz Esnaola Illarreta Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko irakaslea izango dugu hitzaldia ematen. Haur hezkuntzan Graduatua da Esnaola, eta Hezkuntza-erakundeetara bideratutako Berrikuntza Didaktiko Metodologikoko Proiektuen garapena eta kudeaketa izeneko Unibertsitate Masterra dauka egina. Horrez gain, HAZITEGI ikerketa taldeko kolaboratzailea ere bada.

Hitzaldia ekainaren 1ean, asteartean, izango da 17:00etan euskaraz eta 18:00etan gazteleraz, Zumaienako BASO MAGIKOA-n. Izena eman beharko da (943860462 / ikastetxea@zumaiena.eus)