https://youtu.be/9Ap_nQQl27Q

Kartoizko materialak egituratu gabeko jolas-elementuak dira. Ez dira ezer konkretua, ez dira panpin bat, ez auto bat, ezta hegazkin bat, baina hori guztia eta askoz gehiago izan daitezke. Formaren eta tamainaren arabera, gauza eta ideia ezberdin ugari inspiratuko dizkiete haurrei, baita haur horren etaparen eta beharren arabera ere.

Kartoiak edo kutxek haurren irudimena askatzen dute, ez dutelako mugarik jartzen eta ez dutelako ezer itxirik proposatzen: haurren sormena eta irudimena garatzeko abiapuntua baino ez dira.

Baina irudimen hori azalera dadin, ezinbestekoa da helduaren errespetua.