Denon artean aurrera daramagun proiektua da BASO MAGIKOA. Pixkanaka bada ere, hasi gara gozatzen egindako lanaren emaitzez. Udaberriko eguraldi ederra aprobetxatuz, sortutako espazioak probatu eta kultura, dantza, jolasa eta ikasketaz gozatzeko aukera izango dugu hemendik aurrera gure BASO MAGIKOAN.

Orain, naturari bere bidea egiten utzi behar diogu: landatu ditugun zuhaitzak hazi egin behar dute, baita belarrak ere. Hurrengo asteetan familiek ere izango dute aukera espazioa nola aberastu pentsatzeko ere. Era honetara, hurrengo ikasturtetik aurrera, DENONA den natura-gune zoragarria izango dugu eskura.

Gaur, eguraldi ederra aprobetxatuz, LH5-eko eta LH6-ko ikasleek bertso saio ederra egiteko aukera izan dute.

Jarraitu dezagun AUZOLANEAN!