Urtero, oporraldiko egunak aprobetxatu ohi ditugu ikastetxeko espazio ezberdinak txukuntzeko eta mantentze-lanak egiteko. Aurten ere horretan gabiltza, aurreikusi bezala…  Egun hauetan jolastokiko txokoetan gabiltza buru-belarri lanean, familiek betetako galdetegietan adierazitakoa kontuan hartuz.

Sabaia margotu, espazio ezberdinetako hausturak aldatu, argiteria txukundu… guztionak diren espazioak konpontzen ari gara.

Jakin badakizue, Zumaiena guztiona dela eta guztioi dagokigula espazioak txukun mantentzea. Familioi zuen iritzi eta proposamenak egiten jarraitzera gonbidatzen zaituztegu, orain arte bezala. Izan ere, espazioei eta beste hainbat gairi dagozkien galdetegiak jaso eta arretaz aztertzen ditugu, guztion artean ZUMAIENA egunetik egunera hobetzeko.

Zumaiena, guztiok baikara!