Aurrera doaz BASO MAGIKOko lanak… argi daukagu, ordea, natura gune hori berreskuratzeko lanak eta espazio berde, berri eta erakargarriak sortzeko ardura guztiona dela. Hori ahaztu gabe, hor gabiltza poliki-poliki, lanean, espazioan zer egin daitekeen denon artean pentsatuz eta lanak elkarren babesean eginaz.

Aste honetan, DOMO GEODESIKOA mugitzeko beharra sortu zaigu lanekin aurrera jarraitu ahal izateko, eta irtenbide paregabea aurkitu dugu: ELKARLANA. Ikasle, irakasle eta langileen artean indarrak batu eta 1.500 kiloko egitura erraz mugitzeko modua aurkitu dugu horrela.

Zumaienan, ikasle guztiek hartzen dute parte proiektu zoragarri honetan, txiki zein heldu: eta haiei laguntzen, Hezkuntza Komunitate honen gainerako partaide guztiok ere bai. BASO MAGIKOA guztion artean osatu, zaindu eta garatuko dugun proiektua delako.