Asteburu berezia izan da honako hau ikasle askorentzat. Zumaienan, askotan dantzatu izan dugu Bulego taldearen musika, baina oraingoan, zuzenean ikusteko aukera izan dute. Geletan zenbait sarrera zozketatu genituen arren, badirudi ez direla nahikoak izan, ikasle asko gerturatu baitira eszenatokira.

Gaztetatik, gure ikasleei kultura artistikoa bizitzeko aukera ezberdinak eskainiz, kasu honetan musika euskalduna sustatu, jarraitu eta gozatzeko beta izan dute. Kultura segurua eta garrantzitsua dela ohartaraziz,  bada sabelean tximeletak izan dituenik ere!