Haurrek ez diote inolako beldurrik zikintzeari. Helduona da beldur hori. Eskuak zikintzeko aukera ematen diegunean, haurrei aukera amaigabez batetako atea irekitzen diegu. Elkarlenan ingurua sakontasun handiagoz esploratzen dute, eta elkarren arteko loturak eta harremanak sendotzen dituzte. Lurrarekin kontaktua berezko beharra da gizakiarengan, eta utzi egin behar diegu lurrez zikintzen eta lurrarekin bat egiten. Lurretik baikatoz eta lur baikara….