Psikomotrizitateak hainbat onura eskaintzen dizkio haurraren garapenari: pentsamendua estimulatzen du, haurrei erronkei aurre egiteko estrategiak eskaintzen dizkie, harremanak sustatzen ditu, haurraren autoestimu sendotzeko lagungarria da, eta mugimendutik pentsamendurako zubiak eraikitzen ditu: izan ere, mugimendua pentsamenduaren erregaia da. Pentsamenduak mugimendua behar du azaleratzeko.

Jakin badakigu kanpo espazioak zenbateko eragin positiboa duen haurraren garapen-prozesuan.

Eta zer gertatuko litzake biak uztartuko bagenitu? Zergatik ez psikomotrizitate-saio bat basoan?  Zumaienan hezkuntzaren malgutasunean sinesten dugu, metodologia ez baita azken helburua, bitartekoa baizik. Oraingoan, psikomotrizitatean ezinbestekoa den sarrera errituala Domo Geodesikoan egin dugu. Domoa haurraren garunaren sinboloa da, pentsamenduaren biltokia. Ba al dago inspirazio iturri hoberik?