Iritsi dira aurten ere Zumaienara, horrenbeste gustatzen zaizkigun INAUTERIAK. Aurtengoak ordea, ikastetxeko beste hainbat ospakizun  bezala, desberdin ospatuko ditugu. Pandemia medio, ezin izan gara bildu elkarrekin, heldu zein haur, elkarren laguntzaz mozorroak prestatzeko. Ezin izango dugu ezta, elkarrekin eskua emanda dantzan  kalejiran ibili.

Hala eta guztiz ere, aurkitu dugu zuek, familiek, gurekin Zumaienako inauteriez gozatzeko aukera izateko modua.  Ostiralean, otsailaren 12, arratsaldeko 15:15ean, gure dantzak zuzenean ikusteko aukera paregabea izango duzue ikastetxeko Youtube-ko kanalean edota ondoko helbidean:

https://zumaiena.eus/estekak/ihauteriak

Gozatu etxetik Zumaienako inauteriez, gurekin batera dantzatuz.