Haurraren osasun fisiko zein psikologikoa bermatu ahal izateko, ezinbestekotzat jotzen dugu hauengan jarduera fisikoa sustatzeko ekimenak bultzatzea. Ondorioz, Gipuzkoako Foru Aldundiak egun bizi dugun COVID’19 egoera honetan, eskola kirola programak aurrera jarraitzeko erabakia hartu zuen ikasturte hasieran.

Egoera epidemiologikoak eraginda, orain arte saio bakarra gauzatzeko aukera izan dugu ikastetxean. Hala ere, Zumaia semaforo laranjan sartzearekin batera, eskola kirola martxan jartzeko baimena eman digu Foru Aldundiak.

Atxikituta doakizue Eskola Kirolaren inguruko informazio gehiago eta talde bakoitzaren entrenamendu ordua.

Agur bat

(2)ESKOLA KIROLA OHARRA