Egoera berezian bizi arren, aurten ere, urtean zehar gustura eta ilusioz egiten ditugun festak ospatzeko asmoa dugu.  Horretarako, ikasleentzat ondorengo ekintzak antolatu ditugu:

Santa Ageda bezpera, otsailak 4: Euskal koplak abestuko ditugu goizean. Hori dela eta, eskertuko genizueke LHko ikasleak baserritar jantziarekin  etortzea.

Inauteriak, otsailak 12: Denetatik izango dugu, pailazoak, dantzak, mozorroak… eta gehien bat ilusioa eta fantasia.

Asko sentitu arren, aurten bizi dugun egoera dela eta, ezingo dizuegu gurasoei emanaldirik eskaini.

Ulertzen duzuelakoan agurtzen zaituztegu.