Gaur, 4 urteko gelako ikasleek, material berezi batekin gozatzeko aukera izan dute: buztinarekin esperimentatu dute!  Modu honetan, eskuekin sentituz, usainduz… euren sormenari hegoak zabaldu ahal izan dizkiote! Esperimentatuz eta sentsazio ezberdinak biziz, ikasi eta handiak egiten dira, lagunekin euren interesak konpartitzen dituzten aldi berean.