MATRIKULAZIOA: Urtarrilaren 18tik 29ra

ATE IREKIAK: Urtarrilaren 16an, larunbata edo familiarekin beste egun bat adostuz

Bizi dugun egoera dela-eta, banakako bilera bat adostu daiteke arreta pertsonalizatua eskaintzeko, zuek nahi duzuen egun eta orduan. Ate irekien egunean etorri nahi baduzue, lehenago deitu beharra dago aforo mugatua izango delako egun horretan (ikastetxea@zumaiena.eus edo 943860462 ).

Deialdi hau 2019 eta 2020an jaiotako haurrak matrikulatzeko dago bideratuta gehien bat: edonola ere, 2018an jaiotako haurrak edo beste mailetako haur eta gazteak matrikulatzeko aukera ere irekia egongo da.

Informazio gehigarria nahiko bazenute jarri gurekin harremanetan:

  • Eskola ordutegi zabala: Iraila, Gabonak, Aste Santua, ekaina edo uztailean HH eta LH-ko ikasleak eskolara ekartzeko zerbitzua.
  • Goizeko zaintza zerbitzua (07:30-09:00)
  • Haur eskolako ordutegi eta egutegi zabala (07:30-18:00)
  • “Zorionak zuri” ekimena
  • “Sukalde giroan” jangela zerbitzua
  • Psikomotrizitate terapeutikoa
  • Guraso eskolak: hezitzaile eta familien arteko kafe tertuliak, tailerrak, hitzaldiak…

Matrikula egiteko aukerak:

  • Ikastetxeko idazkaritzara hurbil zaitezkete azpian azaltzen den dokumentazioarekin.

Idazkaritzako ordutegia: egunero 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara

  • On-line ikastetxeko web gunean (eus) zabalik dagoen atalera joz eta bertako pausoak jarraituz.

_ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _

HAURRA MATRIKULATZEKO AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK:

  • HAURRAREN AITA, AMA EDO LEGEZKO TUTOREAREN N.A.N.AREN FOTOKOPIA.
  • HAURRAREN ETA BERE GURASOEN EDO LEGEZKO TUTOREAREN FAMILIA LIBURUAREN FOTOKOPIA.
  • FAMILIAREN ERROLDA AGIRIA (UDALETXEAN ESKATU BEHAR DA).
  • FAMILIA UGARIEN KASUAN AGIRIAREN FOTOKOPIA.
  • KONTU KORRONTEAREN ZENBAKIA (24 zenbakiak, IBAN zenbakia).
  • BEHAR DEN KASUETARAKO, ALERGIA EDO GAIXOTASUN KRONIKOEN SENDAGILEAREN ZIURTAGIRIA.
INFORMAZIOA GUTUNA_eu