5 urteko gelan haurren izate guztia bor-borrean dago gure eskolan… eguneroko lanak, jolasak, esfortzuak, arretak… bere fruitu oparoak ematen ditu. Dagoeneko gure haurren begiak eta buruak hasiak dira hizkiak ezagutzen, loturak egiten, elkarrengandik bereizten… zoragarria da egunetik egunera ezagutzaren ateak nola irekitzen ari diren ikustea.