Select Page

Familia agurgarriak,

Dakizuen modura, ikasturte hasieran “GOIZEKO ZAINTZA ZERBITZUA” hezkuntzako ikuskaritzatik abian ez jartzeko agindua eman ziguten. Aste hauetan zerbitzua martxan jartzeko aukerak aztertzen eta galdetzen ibili ondoren eta Eusko Jaurlaritzak 2020/10/05ean argitaratu duen protokolo berriaren arabera, zerbitzuarekin hasteko moduan izango garela pentsatzen dugu.

Hori horrela, eta zerbitzua segurtasun neurri guztiekin bermatzeko, zerbitzua erabili nahiko luketen familiek izena ematea eskatuko genizueke. Izen abizenak, ikaslearen maila eta gela, eta zaintzara etorriko litzatekeen ordua jartzea eskertuko genizueke. Aurreko kasuan bezala, ikasleek musukoa erabili beharko dute (2 urteko haurrak izan ezik).

Ikasleak ahal den banatuen mantenduko baldin baditugu ere, espazio komun ezberdinak erabiliko dira zerbitzu hau eskaintzeko, hori horrela, ikasleek beraien gelakideak ez diren ikasleekin tarteak mantentzea ezinbestekoa izango da eta horren jakitun izan beharko dute.

Zerbitzua 07:30-09:00etara bitartean eskaintzen da eta mailaren arabera, ate ezberdinak erabiliko dira.

Aipatu baita, bizi dugun egoera epidemiologikoaren dela eta, hezkuntza eta osasun sailaren menpe gaudela zerbitzua ematen jarraitzeko. Aipatu baita, zerbitzua berme guztiekin eman ahal izateko, langile gehiago kontratatu behar izango balitz, kobratzen den prezioan eragina izateko aukera legokeela ere adierazi beharrean gaude, nahiz eta oraingoz lehen bezala mantendu.

Besterik gabe, izena eman nahi duten familiek eman dezatela, emailez, telefonoz deituz edota ikastetxeko idazkaritzara gerturatuz, ostiralerarte.

Zaintza zerbitzua espazio ezberdinetan egingo denez, sarrera ezberdinak erabiliko dira.

HH2 urte. Beraien guneko atea (orain arte bezala).

HH 3, 4 eta 5 urte. Orain 3 urteko haurrak sartzeko erabiltzen duten atea.

LH-ko ikasleak. Atariko ate nagusia.

Zerbitzuarekin urriaren 13an, asteartean,  hastea planteatzen dugu.