Select Page

Hilabeteetako atzerapenaren ondoren, gaur hasi dira ZUMAIENAKO BASO MAGIKO-KO lanak. Irailetik aurrera, 1.300 metro karratuko naturgune bat izango dugu gure eguneroko ekintzetarako, baita aisialdirako ere. Ikasteko guneez gain, hausnartzeko, jolasteko, naturako hotsez gozatzeko, toboganean gora eta behera ibiltzeko… MILA AUKERA EMANGO DIZKIGU ESPAZIO NATURAL HONEK!

Lanek irauten duten bitartean ezingo dira ez oinezkoak ezta kotxeak ere ikastetxeko atzealdetik pasa. Goiko kotxeentzako aparkalekua ere ezingo da erabili. Beste kanpo espazioak erabilgarri egongo dira, jolastokia eta frontoia esaterako.