Select Page

Kaixo familiak:

Ikasturteko azken txanpari hasiera eman diogu. Bizitzen ari garen une berezi hauetan hurbil sentitu nahi zaituztegu.

Hori dela eta, erronka berri batekin gatoz. Ikastetxean  dugun “josketa tailerrean” LH-ko ikasleak parte hartzen dute eta erakutsi dute artista apartak direla.

Horregatik, orain etxeetan maskarilak egitea proposatzen dizuegu. Oso modu errazean azaltzen dizuegu nola egin daitezkeen.

Argazkia atera eta helbide honetara bidali ezazue

familiarekinetxean@zumaiena.eus

Argazki guztiekin bideo polit bat egingo dugu. Datorren ostirala arte duzue denbora argazkiak bidaltzeko.

Animatu zaitezte! Denok jostera!