Select Page

Dakizuen modura, Eusko Jaurlaritzak hezkuntza sailetik ikastetxe guztien eskola-jarduera presentziala aldi baterako etetea erabaki du.

Etenaldi horrek 15 eguneko iraupena izango du bihartik aurrera, martxoaren 13tik aurrera.

Bestetik aipatu, idatziak azaltzen duen modura, eskola-jardueraren aldi baterako etenaldia ez da eskola-jardueraren etenalditzat hartu behar eta ahalegina egin behar dugu ikasleek egunero etxean ikasteko ohitura eutsi diezaioten.

Hori horrela izanik,

  • LH1etik LH3rako ikasleek beraien agendetan dute hurrengo bi asteetan egin beharrekoa.
  • LH4ko ikasleek astelehen goizean 12.00etatik 14.00etara pasa beharko dute ikastetxeko ataritik beren lanen bila.
  • LH5etik gorako ikasle guztiek egunero begiratu beharko dute beraien posta elektronikoa. Bertan izango bait dituzte eginbehar eta argibideak.

Bestalde aipatu, ikastetxetik informazioa helarazi ahal izateko betiko kanalak erabiliko ditugula. Web orria, posta elektronikoa, sare sozialak…

Besterik gabe, eskola ordutegi ofizialean ikastetxea irekita egongo bada ere, gainontzeko ordutegiak instalakuntzak itxita egongo dira.

Adeitasunez,
ZUZENDARITZA

EUSKO JAURLARITZA Gutuna