Select Page

LH 1.mailakoak gara eta  “Gorputza zain dezagun!” gaia lantzen ari garenez, hamaiketako osasuntsua egin dugu. Gure gorputza zaintzeko, janariak eta kirolak duen garrantzia, elikagaien piramidea, gorputzeko aparatu eta sistema desberdinak…ikasi ditugu.

Hamaiketakoan, fruta, zerealak edo yogurta bezalako jakiak dastatu ditugu. Lagunen artean oso gustura egon gara eta gaurko hamaiketakoa berezia izan da. Zein goxoa zegoen dena!