Select Page

Kaixo familia;

Oraingoan, asteburuan familiarekin jolasteko erronka batzuekin gatozkizue. Sortu dugun bideoan ikusiko dituzue zeintzuk izango diren burutu beharreko erronkak eta helburua, erronkak burutzeaz gain, familiarekin giro ederrean une alai eta dibertigarri bat pasatzea izango litzateke.

Erronkak burutzen ari zareten bitartean, argazkiren bat ateratzen baduzue behean dagoen emailera bidali ditzakezue eta familia guztien argazkiekin, bideotxo bat egingo dugu.

Beraz, lotsak alde batera utzi eta animatu parte hartzera!!!

Gozatu familiarekin!!

Email helbidea: familiarekinetxean@zumaiena.eus

Argazkiak martxoaren 24, astearterarte, bidaltzeko aukera egongo da.