Select Page

Emakumearen Nazioarteko Eguna, martxoaren 8a, gogotik ospatu eta aldarrikatuko dugu Zumaienan.  Emakumeen eskubideen aldeko borroka ezberdinak gogoratzeko, zein eskubide horiek bete daitezela eskatzeko erabiltzen da eguna eta, Zumaienako Hezkidetza taldeak, talde feministaren laguntzarekin, egitarau oparoa antolatu du,  HHtik hasi eta batxilergoraino.

Ipuin hezkideak irakurtzeari ekingo diote txikienek, emakumeen eskubideak aldarrikatzen dituzten abestiak entzun eta dantzatuko dituzte beste batzuek eta saioetan gai ezberdinak jorratuko dituzte, beti ere, emakumeen eskubideak defendatzea helburu izanik.

Martxoaren 5ean, DBHko bi zikloetan, talde feministako kideek ikasleekin hausnarketarako bide izango diren berdintasunaren aldeko dinamikak landuko dituzte. Lehenengo zikloan, etxeko lanetan murgilduko gara: zeinen gain dagoen etxearen ardurarik gehiena hausnartuko dute, zintzoak izango dira euren buruarekin, eta, berdintasunaren alde, etxeko lanetan zein konpromezu hartuko dituzten proposatuko dute. Bigarrengo zikloan, aldiz, parrandan entzun eta dantzatzen ditugun abesti matxistak aztertuko ditugu. Ikasleek jakitun izan behar dute kontsumitzen duten horren ardura eurena dela eta, erabakitzen eta hautatzen jakin behar dutela. Bukatzeko abesti bat irauli eta hezkide bihurtuko dute.

Martxoaren 6an, eguerdiko 12:00etan, eskola guztiak ekintza aldarrikatzailea egingo dugu patioan eta parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Gora Zumaiena hezkidea!

Gora Zumaiena feminista!

Oharra: euria egingo balu, astelehenean, martxoaren 9an, egingo genuke ekitaldia.