Select Page

COVID-19 koronabirusak izandako aurrerapenaren aurrean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ikastetxe guztien eskolajarduera presentziala aldi baterako eteteko erabakia hartu zuen pasa den ostiralean, hilak 13.

Aldi baterako etenaldi honetan haur eta gazteek egunero etxean errutina batzuk ezarri eta ardurak hartzeko ohitura izatearen garrantzia azpimarratu nahi dugu Zumaienatik.

Momentu berezi honetan, zuekin, familiekin, elkarlanean aritzeko beharra inoiz baino handiagoa dela pentsatzen dugu. Hori dela eta, Zumaienako profesionalak erantzukizunez arituko gara ezohiko aldi hau behar bezala kudeatzeko. Aipatu baita, osasun-krisi honek irauten duen bitartean, gure ikasleen hezkuntzarako beharrezko baliabideak bermatzen ahaleginduko garela.

Ikasle eta familien eskura daude egunerokoan erabiltzen ditugun komunikazio eta lan tresnak: ikasleen posta elektronikoa, Drive, Classroom, ingleseko platafoma, web orria, Facebook, Instagram…

Irakasleak ikasleekin eta familiekin harremanetan egongo gara eta ikastetxeko informazioa aipatu ditugun kanalen bidez helaraziko dugu.

Harremanetan jarraitzen dugu!