Select Page

Gure haur eta gazteen hezkuntza eredua aberasten dihardugu. Bilakaera pedagogiko honetan, barru espazio berriak diseinatzeaz gain, kanpo espazioak ere diseinatzen ari garenez, familien parte-hartzea ere ezinbestekoa iruditzen zaigu eraikitzen ari garen Zumaiena berri honetan.

Egingo dugun “baso magikoa”-z gain, besteak beste, haur parkea edota frontoi gunea ere eraldatzea dugu helburu, azken finean, ikastetxeko kanpo espazioen eraldaketak  gure hezkuntza proiektuarekin bat egitea beharrezkoa dela iruditzen baitzaigu. Hori dela eta, ostegun honetan, Otsailak 20, MONDRAGON UNIBERTSITATEKO irakasle eta ikertzaileak diren IÑAKI LARREA eta OIHANA IMAZ-ek familiei zuzenduriko HITZALDIA emango dute arratsaldeko 17:00etan Zumaienako erabilera anitzeko gelan.

Hitzaldia euskaraz izango da eta norbaitek hizkuntzarekin zailtasunak izango balitu, azalpenak gazteleraz emateko laguntza eskainiko da.

Aipatu baita, guraso elkarteak “kanpo espazioak” izeneko talde dinamizatzailea sortu duela, ikastetxeko irakasleekin eta profesional ezberdinekin elkarlanean arituz, kanpo espazioak, gaur egungo beharretara egokitzen laguntzeko asmoz. Hori horrela, hurrengo asteetan elkarguneak proposatuko dira, eskola komunitatearen iritziak, proposamenak eta parte-hartzea, eraldatze prozesuan barneratzeko.