Select Page

Pasa den astean jokatu ziren mahai tenis txapelketako finalak. Guztira, 40 parte hartzaile izan dira hamalau taldetan banatuta;  bederatzi, alebin mutiletan eta bost, alebin nesketan. 

Bi hilabetez, jolasorduetan partiduz partidu aritu ostean, finalen txanda iritsi zen. Bertan, Aran Noriega, Danel Cabaleiro eta Xabier Eizagirrek osatutako taldeak  Mikel Silveti, Jon Garcia eta Mikel Zabalaren taldeari irabazi zion 3-2. 

Nesketan, berriz, Ane Blazquez eta Amaia Zearretak  Nahia Blazquez eta Irune Sarriari irabazi zieten 3-0.

Zorionak parte hartu duzuen guztioi eta jarraitu kirolarekin gozatzen!!