Select Page

L.H 3. mailakoek bi egun eder pasa ditugu Gernikan kokatuta dagoen Lurraska Ingurugiro Zentroan. Bertan ikuiluan eta larreetan dauden etxabereak ezagutu eta beraien zainketan eta elikaduran parte zuzena hartu dugu.

Bestalde, inguruko zelaietan landareak bildu ondoren, sendatzeko zenbait propietate dituzten ukenduak ekoizteko aukera izan dugu tailerrean.

Azpimarratu nahi dugu, bi egun hauek  gure arteko harremana sendotzeko baliagarriak  izan direla:  elkarlanean arituz,  tailerretan parte hartuz, elkarrekin jolastuz…

Primeran pasa dugu!